Bizkaiako Errenta Kanpaina 2017

Berriro ere, 2017ko Errentako Kanpainaren hasierarekin, BasqueLaw-n martxan jarri gara gure bezeroei aholkularitza eta laguntza emateko, beren Errenta-aitorpena egin dezaten.

Horrela izanda, gure Departamentu fiskala argitaratu du, urte guztietan bezala, gida azkar bat, gure PFEZko betebeharrak hobeto uler dezagun, eta hemendik aurrera garatuko ditugunak, eremu honetan agertzen diren zalantza nagusiekin.

Nork aurkeztu behar du aitorpena BFAn?

13/2013 FORU ARAUA, abenduaren 5ekoa, Pertsona Fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoaren bigarren artikuluaren arabera  Bizkaiko ogasunean aitortzeko beharrean daude:

  • Ohiko egoitza Bizkaian daukaten pertsona fisikoek.
  • Egoitza Espainiako estatuan duten pertsonek, baldin eta zergaldiko egun gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan emanik, Bizkaian emandako egunen kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi lurralde historikoetako bakoitzean emandakoa baino handiagoa bada.

Pertsona batek lurralde batean zenbat denbora eman duen zehazteko aldi batez kanpoan egondako aldiak zenbatuko dira.

Adibidea: Pertsona bat Bilbon bizi izan da 2017/1/1etik 2015/09/1era arte eta Castron 2015/09/1etik 2017/12/31ra arte. Asteburu guztiak Castron eman ditu, eta ekaineko oporretan ere bertan egon da. Non ordaindu behar du Zerga 2017an? 2017ean 8 hilabete bizi izan da Bilbon (asteburuak eta oporrak aldi baterako ausentziak dira); beraz, Bizkaiko zergaduna da.

  • Atzerrira bizi izaten joanez gero, ausentzia aldi baterakotzat hartuko da, ondoko kasuan izan ezik: zerga-egoitza atzerriko herrialdean ezarri dela frogatzen bada (herrialde horretako egoitza-agiria eduki behar da). Zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmena egonez gero, bertan xedatutakoa aintzat hartu behar da nahitaez.
  • Familia unitate bateko zergadun batzuen ohiko egoitza beste lurralde batean badago eta Zerga batera ordaintzea hautatzen badute, Bizkaiko Foru Aldundiari ordainduko diote likidazio-oinarririk handiena daukan kidearen ohiko egoitza Bizkaiko lurraldean egonez gero. Kideren baten zerga-egoitza Espainiako estatuan badago, ezin dute hautatu baterako tributazioa.

Salbuespenak

Hasierako momentuan, behartuta daude errendimenduak lortzen duten zergadunak, egotzitako errentak eta ondare-irabaziak zergari lotutakoek aitorpena aurkeztera. Hala ere, badaude hainbat pertsona, Errenta-aitorpena egiteko betebeharra ez daukatenak, atzeko ataleko multzoan egonda ere  Konkretuki, ez dute autolikidazioa egin beharrik, lortu dituzten errentak honakoak iturri hauetatik bakarrik jasotakoak direnean:

  1. Lan etekin gordinak, urteko 12.000 eurora bitarte (baterako tributazio egiten bada, muga hau zergadun baikotzarako da).
  2. Kapitalaren etekin gordinak eta ondare irabaziak, kasu bietan, salbuetsitakoak barne, biak batuta urteko kopuru gordina 1.600 euro baino gehiago ez bada. 2016.01.01etik ez da aplikatuko inbertsio kolektiboko erakundeen partaidetzak edo akzioak berreskuratu edo eskualdatzeagatik lortutako ondare-irabaziei dagokienez, baldin eta haien atxikipen-oinarria, erregelamenduz ezartzen denaren arabera, ez bada zehaztu behar zerga-oinarrian sartu beharreko zenbatekoaren arabera.
  3. 12.000,01 eurotik 20.000 euroraino, ondorengo paragrafoan jasotako kasuetako batean sartuta daudenean izanezik.
    • Ordaintzaile batengandik baino gehiagorengandik jasotzen dituztenean.
    • Lan kontratu bat baino gehiago sinatu dutenean, ekitaldiaren barruan edo indarrean zegoen kontratua luzatuta.
    • Pentsio konpentsagarriak edo zergari lotutako urteko mantenuak jasotzen dituztenean.
    • Arauz jasotako kasuetako batean sartuta daudenean. (75 artikulua).

Nork egin dezake baterako tributazioa?

Hurrengo familia-unitate hauek baterako tributazioa egin dezakete:

  • Senar-emazteak edo inskribatutako izatezko bikoteak.
    Senar-emazteak edo izatezko bikoteko kideak eta emantzipatu gabeko seme-alaba adingabekoak, eta adin nagusikoak ere bai, baldin eta luzaturiko edo birgaitutako guraso-ahalari lotuta badaude.
  • Legez bananduta daudenak edo ezkondurik ez daudenak edo izatezko bikote moduan inskribatuta ez daudenak:
    • Gurasoen arteko akordioa egonez gero: gurasoetako bat eta adingabeko seme-alaba eta luzaturiko edo birgaitutako guraso-ahalari lotutako adin nagusiko seme-alaba guztiak (haiekin ez bizi arren).
    • Akordiorik egon ezean, epai bidez zaintza eta babespea dauzkan gurasoa eta seme-alabak.
  • Guraso alarguna:
    • Gurasoa eta emantzipatu gabeko seme-alaba adingabekoak, eta adin nagusikoak ere bai, baldin eta luzaturiko edo birgaitutako guraso-ahalari lotuta badaude.
    • Pertsona bat ezin daiteke egon bi familia unitatetan.

Familia unitateetako kideak urtero zehazten dira, abenduaren 31n. baina, urtean zehar familia-unitateko kideren bat hiltzen bada, familia-unitateko gainerako kideak edo kideek baterako tributazioa aukeratu ahal izango dute, eta haien autolikidazioan sartuko dituzte hildakoaren errentak.

Zirriborroaren proposamena

Apirilaren hilabetearen hasieran, Bizkaiko Foru Aldundiak bildaltzen hasi da, zergadun batzuei, beren Errenta-aitorpenaren zirriborroaren proposamena. Zirriborro hauek identifikatzen dira, oinarriz, beren kolorearekin. Ogasunak adierazten du, kolore berdearekin, itzultzeko emaitza ematen dituzten ziriborroak, eta kolore urdinarekin, ordaintzeko emaitza ematen dituztenak.

Zure zirriborro proposamena ez baduzu jaso, egiaztatu dezakezu zerrendan bazauden jasotzeko, hurrengo esteka hau erabiliz.

Zirriborroa aldatu

Daturen bat ezeztatu edo aldatu behar baduzu, apirilaren 25ra arteko epea duzu; horretarako, 94 608 3000 telefono-zenbakira deitu behar duzu, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara.

94 608 3000 telefono-zenbakira deituz:

  • Aldatu ahal izango duzu:
    • Proposamenean ageri den helbideratze-kontua.
    • Zerga-esleipenaren xedea (eliza katolikoari laguntzea, beste helburu batzuk, biak edo bat ere ez).
    • Errenta-aitorpena euskaraz jasotzea.
  • Deuseztatu ahal izango duzu proposamena, eta, gero, Ogasun eta Finantza Sailak eskura jartzen dizun beste sistemetakoren bat erabili ahal izango duzu zure Errenta-aitorpena aurkezteko

Egin nahi dituzun aldaketak ez badira goian azaldutakoak:

Errenta-aitorpenak egiten dituzten finantza-entitateetara joanez gero, ekainaren 18ra arte baino ezin izango dira egin aldaketak.

Zirriborroa baieztatu

“Itzultzeko” aitorpena jaso bazuzu (kolore berdea), berrikusi ondoren, proposamenarekin ados bazaude, ez duzu beste izapiderik egin behar izango proposamen hori 2017ko zure Errenta-aitorpena bihur dadin. Kasu horretan, maiatzeko lehenengo egunetan sartuko dizute aitorpenaren emaitza, proposamenean adierazitako kontuan.

Kontrako kasuan, “Ordaintzekoa” jaso baduzu (kolore urdina), berrikusi ondoren, proposamenarekin ados bazaude eta proposamena 2017ko zure Errenta-aitorpena izatea nahi baduzu, berretsi egin beharko duzu.

Bide hauek dituzu berresteko:

  • Internet
  • 94 406 6600 zenbakira deituz (A-O, 24 ordu).
  • 94 608 3000 zenbakira deituz (A-O, 8:30-19:00).
  • Sakelako telefonoarekin SMS mezua bidaliz 638 444 555 zenbakira. Mezuan ETXEAN hitza jarri, gero hutsune bat utzi, eta, azkenik, identifikazio zenbakia sartu behar duzu. Zenbakia proposamen gutunean ageri da, nabarmenduta. Zenbakia proposamen-eskutitzaren 1. puntuan azaltzen da.
  • Errenta-aitorpena egiten duten finantza-entitateetan.
  • Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan.

Proposamena berrestea erabakitzen baduzu, zuk ordaindu beharreko zenbatekoa proposamenean adierazitako kontuan kobratuko zaizu. Ekainaren 29ra arteko epea duzu proposamena berresteko, egun hori barne. Proposamena berresten ez baduzu, Ogasun eta Finantza Sailak eskura jartzen dizun beste sistemetakoren bat erabili behar izango duzu 2017ko zure Errenta-aitorpena aurkezteko.

Errenta gakoa

Aurreko ekitaldian Errenta-aitorpena aurkeztu zuten pertsonei bidaliko zaie errenta gakoa.

Ezinbestekoa da honetarako:

Errenta- eta Ondare-aitorpenak internet bidez, Ogasun eta Finantzen bulego birtualean aurkezteko ere balio du gakoak, eta beharrezkoa da, gainera, baimena emateko hirugarren bati aitorpena zergadunaren izenean internet bidez aurkezteko.

Errenta gakoa jaso ez baduzu, eska dezakezu edo 2017ko errenta gakoaren eskaeran, edo 94 608 3000 telefonora deituta, edo Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetara joanda.

Errenta gakoa bide hauetako bat erabiliz bidaltzen da, eta lehentasun-hurrenkera honetan:

  • Jakinarazpen telematikoaren bidez, jakinarazpen telematikora harpidetutako pertsonei.
  • SMS bidez, errenta gakoa jaso ahal izateko baimendu zen telefono mugikorreko zenbakian.
  • Posta elektronikoaren bidez, errenta gakoa jaso ahal izateko baimendu zen posta elektronikoko helbidean.
  • Eskutitz bidez, zergadunaren etxean.

Zuk aukeratu dezakezu zein bide erabiliz jaso nahi duzun errenta gakoa, edo bidea aldatu dezakezu, bai zuzenean Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan bai Ogasun eta Finantzen bulego birtualaren bidez.

Gure zerbitzuak

Azkenik, zure errenta aitorpena BasqueLaw Abokatuak, Aholkulariak eta Ekonomisten Bulegoan egiteko interesa badaukazu, gurekin harremanetan jarri ahal zara, hurrengo moduekin:

Behin kontaktatuta, dokumento bat emango dizuegu, Errenta egiteko behar diren paperak zerrendatzen, eta aurrekontu bat emango dizuegu, zuen kasuaren hurrengo ezaugarriak kontutan hartuta, besteak beste:

  • Errenta errazak edo konplexuak.
  • Aitormen banakakoa edo baterakoa.

¿Te ha gustado este articulo?

Si tienes dudas, quieres ampliar la información, o quieres realizarnos una consulta, contáctanos.