Nola egin Testamentua Euskal Herrian

OHARRA: Artikulu hau aplikagarria da soilik 2015eko urriaren 3tik aurrera Euskadiko Autonomia-Erkidegoko auzotasun zibila izango dutenentzako, eta beraz, 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa, erabiliko dutena. Zuen kasua ez bada, irakurri dezakezue gure artikulu homonimoa (gazteleraz).

Guztiok dakigunez gero, Testamentua pertsona fisikoek gure oinordekoak nortzuk izango diren, idatziz, esaten dituzten dokumentua da. Horregatik, pertsona batek, bere bizitzan egingo duen dokumentu oso garrantzitsu bat da. Han, gure ondare guztien eta, ondorioz, pertsona haienaren norakoa mendean egongo da. Gure hurbilekoak, gure bikotea, gure familia edo gure lagunak bezala.

Hala ere, gure gizartean, badaude oraindik hainbat pertsona, une hau gehiegi atzeratzen dutenak, eta ondorioz, heriotzara heltzen direnak Testamentua egin gabe. Horregatik, BasqueLaw-en erabaki dugu dokumentu honen ezaugarriak hobeto azaltzea, batez ere, maiz herritarrak planteatzen dituzten duda gehienak argituz.

Garestia da Testamentua egitea?

Ez. Aitzitik, hura, ondoren ikusiko dugun bezala, egitea nahiko errentagarria gertatzen da.

Nahiz eta hainbat modalitate gure eskubidean egon, notario-Testamentu Irekia (ohikoa) 38 eta 50 euroren artean kostatzen du, eta salbuespenezko kasuetan soilik kantitatea handiagoa izan daiteke.

Beste aldetik, Testamentua ez egotekotan, kasu hoberenean (notarioaren aurreko oinordeko adierazpena eta zailtasunik gabeko ondorengotza) 150 eta 200 Euro bitarteko hurbileko kostua ekarriko du. Beraz, Testamentua egitea nahiko errentagarria da, ikus dezakegunez gero.

Nola egin daiteke Testamentua?

14 urte baino gehiago izatea eta ezgaituta ez egotea, legeak  inposatzen dituen eskaera bakarrak dira Testamentua notarioaren aurrean egiteko. Hura egiteko, nahikoa izango da bakarrik gure NAN-a ematea eta nola ondarea banatzea desiratzen dugun Notarioari azaltzea. Salbuespenezko kasurik ezean, lekukoak ez dira beharrezkoak Testamentua egiteko, baina ekar ditzakegu nahi badugu.

Baita ere, eta pribatutasun handiagoa nahi badugu, aukera dezakegu gure Testamentua gutun-azal itxi batean Notarioari ematea. Hala ere, desabantail bat izango dugu: Notarioak Testamentua legezkotasunera estutzen den ezin izango duela egiaztatu. Beraz, legeak ez baditugu ezagutzen hura egitea ez da egokiena.

Azkenik, Testamentua baliogabetu edo aldatu dezakegu nahi dugun aldi guztietan, mugarik gabe, gure gaitasun osoa mantentzen dugun bitartean.

Testamentua Notariorik gabe egin dezaket?

Bai, posiblea da, nahiz eta, azalgu dugun bezala, komenigarria ez izan hura egitea. Geroago, gure oinordekoak protokolizatu beharko dute Testamentu hori baliotasuna izateko, notario-Testamentuko gastua gainditzen duen prozedura.

Horrela, Testamentu Olografo bat egin dezakegu, idatziz, gure esku, eskumutur eta letrarekin, gure borondateak azaltzen. Halaber, gure Foru-Zuzenbide Zibileko Legeak Hil-Buruko Testamentua posible eginten du, hiru lekuko egokiren aurrean, ahozko eran eman daitekeena, hiltzeko arriskuan aurkitzearen kasuan.

Ba al dago limitaziorik Testamentua egiterakoan?

Bai, badago Senipartea, hau da, gure legeak gordetzen duen jaraunspeneko zatia, gure nahitaezko jaraunsleei (senipartedunak). Senipartedunak dira: seme-alabak edo ondorengoak, edozein gradutan; eta alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, horren gozamen-kuota dela bide, eta, betiere, beste jaraunsle-mota guztiekin batera. Zehazki, seme-alaba edo ondorengoen senipartea, kopuruari dagokionez, jarauntsiko ondasunen heren batekoa da.

Hala ere, lurralde batzuetan salbuespen batzuk bizirik jarraitzen dute:

  • Bizkaiko infantzonatuan edo lur lauan errespetatu beharko dira tronkalitateari buruzko arauak.
  • Gipuzkoan, legeak Baserriaren oinordetzaren antolaketa kontrolatzen du.
  • Arabako Aiara Haranean, senipartea ez dago, eta beraz ondarea libreki antolatu ahal da.

Edozein kasutan, gure Abokatua edo Notarioa aholkatu ahal izango gaitu, gure borondatea lege existenteetara egokituz, testamentua egin baino lehen zirkunstantzia hauek kontuan hartzeko.

Oinordegabetzea posible da?

Gure Foruak ez du jaraunsgabetzea begiesten, baina bai Bazterketa: ondareak senipartedunen artean banatu ahal izango ditugu nahi dugun eran, bakarrik haietako bat aukeratu, gainerakoak aldenduz.

Beraz, gure senipartedunak oinordegabetu nahi baditugu, soilik beste baten onerako egin ahal izango dugu. Adibidez, gure jaraunspen guztia eman ahal izango diogu biloba bati, guri gainerako senide guztiei saltatuz.

Zer gertatzen da Testamentua ez badut egiten?

Testamenturik ez bada egiten, Legeak nahitaezko jaraunsleetako orden bat jartzen du, ondoren ikusten duguna, hain zuzen ere:

  • Ondorengoak (Seme-Alabak, bilobak, birbilobak…).
  • Ezkontide alarguna edo bizirik irtendako izatezko bikotea.
  • Aurrekoak (Aita, ama, aitona-amonak…).
  • Albokoak (Anai-Arrebak, ilobak…), laugarren graduaren barruan, odolkidetasunez zein adopzio bidez.
  • Aurreko guztiak ez badaude, Euskadiko Automia Erkidegoak.

Beraz, Testamenturik ez badugu egin, gure oinordekoek hasi beharko dute “Oinordeko-Adierazpena” deitutako prozedimentua, non (zerrenda honen arabera) gure jaraunspena jaso behar duten pertsonak zehaztuko dira.

Zer gertatzen da nire ondareak nori utziko diodan argi ez badaukat?

Pertsona askoren aitzakia, Testamenturik ez egiteko, ez jakitea da bere ondareak nori utziko dioten. Baita ere, pentsatu dezakete ez daukatela hainbeste ondarerik, lehentasun bat bezala hartzeko. Bi kasuetan, Notarioek sinplifikatutako modeloak dauzkate, kontu hauek errazten dituztenak.

Modelo hauengatik, gehien erabiltzen dena, gure oinordea gure legezko ondorengoei ematea da. Honen bitartez, ez dugu Testamentua aldatu behar ezkontzen bagara edo seme-alabak izaten baditugu, kasu guzti hauek bere gain egongo direlako. Honela, bakarrik aldatu beharko dugu Testamentua senipartedun baten jaraunspena hobetzea edo antolamendu libreko partea hirugarren pertsona bati uztea nahi badugu.

Ondarerik ez badugu, arazorik ere ez dago, gure legeek gure ondareetako batzuen jaraunspenak egitea baimentzen dutenez gero, zeintzuk diren zehaztu behar barik.

Testamentu bakarra egin dezaket nire bikotekidearekin?

Bai, Foru-Legeak baimentzen du bi pertsonak, bere ondare guztiak edo haieko batzuk, ukan dezatela tresna bakarrean, “Testamentu mankomunatua” bezala ezagutzen dena.

Gure ondareak bien heriotzara arte ez ditzatela bana hitzar dezaket?

Bai, posiblea da ere. Honetarako, Foru-Legeak hainbat aukera baimentzen digu.

Lehenik, Komisario bidezko Testamentua erabil dezakegu. Horrekin, boterea emango diogu gure ezkontideari edo izatezko bikoteari, behin hil gaitezenez gero, gure jaraunspena banatzeko. Honela, ziurtatuko dugu gure ondareak gozatu ahal izango dituztela beren heriotzara arte. Ondoren, seme-alabei banatuko dira.

Baita ere posible da gure ondare guztien gozamen unibertsalaren gaineko legatua ematea gure ezkontideari edo bikoteari. Beren heriotzaren ondoren, oinordekoek jabetza osoa berreskuratuko dute.

Azkenik, Aiarako Haranean bizi bagara, Senipartera lotuta ez egoteaz gain, egin ahal izango dugu botere osoko gozamenaren eraketa, gure ezkontideari edo izatezko bikoteari, ondareen antolamendua baimenduz.

Zer gertatzen da Testamentua eginda badaukat Kode Zibilaren erregelen arabera?

Kasu honetan, bi aukera ditugu:

Ezer ez badugu egiten, testamentuak baliozkoa izaten jarraituko du, baldin eta ez bada kontrakoa Lege berriaren eskaerekin. Normalean ez da izango, baina zalantzaren bat badugu, gomendagarria izango da gure Abokatuarekin edo Notarioarekin kontsultatzea.

Bestalde, beti izango dugu Testamentua aldatzeko aukera, hura Lege berrira moldatzeko, edo honek eskaintzen dizkigun aukera berrietako edozeinaz aprobetxatzeko.

¿Te ha gustado este articulo?

Si tienes dudas, quieres ampliar la información, o quieres realizarnos una consulta, contáctanos.